Emakumeen lanari aitortza
Legazpin dagoen Txillida Lantoki Museoak ate irekien eguna egin du. Paper fabrikan lan egin zuten emakumeei ahotsa eman, eta aitortza egiteko aprobetxatu duteLegazpiko paper fabrikan lan egin zuten emakumeei aitortza egin zieten herenegun, igandean, Tx...
Legazpin dagoen Txillida Lantoki Museoak ate irekien eguna egin du. Paper fabrikan lan egin zuten emakumeei ahotsa eman, eta aitortza egiteko aprobetxatu dute
Legazpiko paper fabrikan lan egin zuten emakumeei aitortza egin zieten herenegun, igandean, Txillida Lantoki museoak, Museoen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ate irekien egunean. Lenbur fundazioko kide Olatz Condek emakumeen lanaren aitortzaren zergatia azaldu zuen: «Gure industriaren historia beti kontatu dugu ikuspuntu batetik eta orain emakumeen ahotsetik kontatzera gatoz».Emakumeen ahotsa
36ko gerraren harira hasi ziren emakumeak Txillida Lantokian beharrean. Izan ere, bertan lan egiten zuten gizonak frontera joan ziren, eta emakumeek hartu zuten haien tokia lantegian. Paper-lantegia izanda ere, bestelako produktuak ere ekoitzi zituzten: berokietarako feltroa, takotegi gunean eskopetetarako takoak eta moketak, besteak beste.
Franco gailendu zenean, ordea, gehienek etxera itzuli behar izan zuten, etxetik kanpo lan egitea gaizki ikusita zegoelako. Gerora, lanera itzuli ziren emakumezkoek ez zuten buelta erraz izan, izan ere, «gizonezkoen esparru batean aritu ziren lanean eta askok mehatxu gisa ikusten zituzten. Euren tokia egiteko majo borrokatu behar izan ziren garaiko emakumeak», azaldu zuen Lenburreko kideak.
Bi artisten lana
Bestalde, duela bi urte bezala, Juan Mari Burguera eskultorearen estudioa eta Ricardo Mediavilla errementariaren tailerra bisitatzeko aukera ere izan zuten Txillida Lantokira bertaratu zirenek. Bigarren horrek, pieza bat egiteko prozesua erakutsi zuen forjaketa-prozesua nolakoa den erakusteko.