Beasainen herri kiroletan burubelarri aritutakoa da. Herriko Olentzero ere izan zen iaz arte. Bihar egingo dute hileta elizkizuna, Beasaingo San Martingo baselizan.
Andoni Sarriegi eta Iñaki Mujika ‘Arritta’.
Gaur, 69 urte zituela, hil zen Iñaki Mujika Garaialde
Arritta. Gaztetan herri kiroletan aritua, eta azkeneko hamarkadetan, Loinatz Jaietako herri kirol saioak antolatzen aritu izan da
Arritta, Iñaki Azurmendi aizkolaria eta Andoni Sarriegi lagun zituela. Azkenekoa, pasa den igandean izan zen Gernika pasealekuko pilotalekuan, punta-puntako herri kirol saioa antolatuta.
Loinatzetako astelehena ere egun handia izaten zen
Arrittarentzat, San Martin irudiaren santu eramale izan baitzen urte askoan, berari aitak lekukoa pasatu zion bezala, bere semeari lekukoa pasatu zion arte. San Martinen harira, eta Loinazko San Martin egunean, otsailaren 5ean jaioa zenez, egun horretan jaiotako beasaindarrekin afaria antolatu izaten zuen.
Herriko txikienen artean ere oso ezaguna eta maitatua zen
Arritta, herriko Olentzero izan baitzen, pasa den urtera arte.
Bihar, 18:00etan, San Martingo parrokian egingo dute hileta elizkizuna.