Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantzari lehen onespena
Behin-behineko onespena eman dio udalbatzak lokalak etxebizitza bihurtzea baimenduko duen ordenantzari. Aurretik bazegoen Legazpin bizitegi eraikuntzetako etxabeetan eta bestelakoetan etxebizitza erabileraren ezarpena arautzeko udal ordenantza bat.2008...
2008. urtean hura onartu zutenetik lokal bakarrari eman diote etxebizitza bihurtzeko baimena. Ordenantza berriak dakarren berritasuna da etxebizitzek Udal Etxebizitza Tasatu izaera izango dutela eta salmenta prezio maximoa udalak ezarriko duela. Horrez gain, legazpiarren betebehar ekonomikoak arintzen ditu ordenantza berriak hainbat kontzeptu desagerrarazi dituelako, eta zenbait baldintza bete behar badira ere, lokalak senideen artean transmititzeko aukera jasotzen da.
Orain alegazio fasean dago ekainaren 27ra arte. Ondoren egindako alegazioak aztertuko dituzte.