Haurrugby txapelketa jokatuko da bihar Altamiran eta Igartzan
Bihar, 09:00etan hasita, Ordizia Errugbi Elkarteak antolatutako nazioarteko XIV. Haurrugby txapelketa jokatuko da. Hamalau urtez azpiko jokalarientzako jardunaldia da. Aurreko urteetan bezala, goizeko saioak Ordiziako Altamira eta Beasaingo Igartza zel...
Hamasei taldek hartuko dute parte: Hego Euskal Herrikoak Orkli Ordizia, Hernani, Universitario Bilbao eta Gaztedi; Ipar Euskal Herrikoak Miarritze, Sara-Senpere, Bardoze, Bokale-Tarnos, Angletu, Bidart eta Ondres herrietako taldeak; Espainiakoak Aparajejadores Burgos eta Aragoiko konbinatua; Frantziakoak Dax, Bal eta Porte du Bearn. Finalak 14:30ean hasiko dira, Altamiran. 15:30ean, hiru garren denbora eta sari banaketa ekitaldia egingo dute.