Secundino Esnaola musika eskolako ikasleen kontzertuak
Secundino Esnaola musika eskolako txistu, trikitixa eta dantza ikasleek bi emanaldi egingo dituzte larunbatean, herriko adinekoentzat. 16:00etan Urretxuko eguneko zentroan arituko dira eta 17:30ean Zumarragako geriatrikoan.Asteartean, berriz, Gabonetak...
Asteartean, berriz, Gabonetako kontzertua egingo dute Urretxuko Labeaga aretoan. 19:00etan hasiko da. Gabonetako gainontzeko kontzertu guztiak ere datorren astean izango dira. Asteazkenean Urretxu-Zumarragako ikastolako ikasleen txanda izango da. Lourdesko Ama elizan abestuko dute, 17:00etan.
Urretxuko parrokian
Hilaren 21ean Iparragirre Balerdi musika bandak, Lizarriturri txistulari elkarteak, Iratzarri dultzainero taldeak eta musika eskolako haur abesbatzak egingo dute kontzertua. Urretxuko elizan izango da, 19:30ean.
Hilaren 23an bi emanaldi egongo dira. 13:00etan Zumarragako musika bandak Zelai Arizti aretoan joko du. 19:00etan, berriz, Goiargi abesbatzak mertzedariatar lekaimeen elizan abestuko du.