Aizaleku tontorrean festa egingo dute jaian, Pedro Gabiria gogoan
Gabiria eta Legazpi udalerrien arteko Aizaleku mendi gainean (809m) festa izango da, igandean, hirugarren aldiz. Gurutzea jarri zutela 50 urte 2016ko ekainaren 5ean bete ziren, eta ospakizuna antolatu zuten aztiriarrek. Urtero egitea erabaki zuten.Ekai...
Ekaineko lehen igandea izanik —urteurrenetik gertuena—, ekainaren 3an izango da aurten. Aizaleku tontorrean, gurutzearen ondoan meza-funtzioa izango da; apaizik ez da izango, eta Bixente Kortabarriak gidatuko du ekitaldia, Aztiriko elizan egin ohi duen bezala. Ondoren, Legazpiko eta Gabiriako txistulariak eta dantzariak ariko dira, eta Miren Deba trikitilariak girotuko du eguartea. Hamaiketakoa igoko dute Aztiri jatetxekoek: salda, txorizoa eta haragi egosia.
Gurutzea egin zuena hil da
Aurtengo festa berezia izango da. Aizalekuko gurutzea diseinatu zuen Pedro Gabiria Lubiano legazpiarra maiatzaren 18an hil zen, 80 urterekin. Haren emazte Arantxa Esteibarri lore sorta emango diote aztiriarrek, hain maitea zuen Aizalekun bertan.