Lau hilabeteko iraupena izan duen Udaberri Kulturala kultura egitaraua agortzera doa. Asteburuan izango dira azkeneko ekitaldiak, Gabirian. Martxoaren 3an hasi zen, eta 24 ekitaldi eskaini ditu guztira.Txalo antzerki konpainiaren Ergela antzezlana izan...
Sara Cozar ordiziarra eta Joseba Apaolaza zumarragarra dira ‘Ergela’ antzezlaneko aktoreak.
Lau hilabeteko iraupena izan duen Udaberri Kulturala kultura egitaraua agortzera doa. Asteburuan izango dira azkeneko ekitaldiak, Gabirian. Martxoaren 3an hasi zen, eta 24 ekitaldi eskaini ditu guztira.
Txalo antzerki konpainiaren
Ergela antzezlana izango da puntua jarriko diona, igandean 18:00etan, eliza ondoko aretoan. Sara Cozar ordiziarra eta Joseba Apaolaza zumarragarra dira aktoreak. 14 urtetik gorakoek 4 euro ordainduko dute sarrera.
Larunbatean, ehun bat judo ikasle elkartuko dira, Alkainburu pilotalekuan, 16:00etan. Herriko judo eskolako haurrez gain, Gipuzkoako beste herri batzuetakoak ere etorriko dira. Erakustaldia egingo dute, judoaren balioak eta teknikak erakusteko.
Pintxo potea, atzeratua
Bihar, berriz, pintxo pote berezia egitekoa ziren, Ostatuan. Mokaduak Bertatik Bertara nekazaritza elikagaien ekimeneko produktuekin osatzeko asmoa zuten. Baina bertan behera geratu da ekimen hori, atzeratu egin baitute, oraindik datarik jarri gabe.
Gabiriako baserritarrek beste bi hitzordu ere badituzte, datorren astean. Silo belarrak biltzeko plastikoak asteartean bilduko ditu Sasietak, uda aurretik azken aldiz. Bezperan atera behar dira.
Asteartean, ekainak 19, herriko baserritarrek bilera egingo dute, kultur etxean 19:30ean.