Katilu solidarioen banaketarekin, janari bilketa Itsasondon
Itsasondoko Ongizate Batzordeak Hotz Legazpi taldeari erreleboa hartuta, Katilu Solidarioen kanpainari bukaera emango dio. Nik iada badut nirea… eta zuk? lemarekin jardun dute, eta orain errefuxiatuen aldeko katilu solidarioak banatzeko ordua iri...
Bihar ostirala, Itsasondoko plazan salmenta mahaia jarriko dute arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Lurdesen dendan eta Kaxintaneko zerrendetan apuntatu direnek, bertan jaso ahalko dute katilua. Bestalde, azkeneko momenturako utzi dutenek ere eskuratu ahalko dute.
Katilu solidarioak ez dira edonolakoak, Grezian bizi diren haur errefuxiatuen marrazkiekin eginak daude eta bakoitzak arima eta sentsibilitate berezia islatzen du.
Janari bilketa
Horrekin batera Zaporeak elkartearekin elkarlanean janari bilketa solidarioa ere egingo da Itsasondon. Horrela, Ongizate batzordetik herritar guztiak animatu nahi dituzte elkartasun kiloa plazara eramatera, egun eta ordu berean, edo Lurdesen dendara eramanda. Han, kontenedorea jada jarrita dago bilketa egiteko.