Zaldibiako eskola umeek finkatu dizkiote udalari ingurumen gaiak
Lardizabal herri eskolako ikasleen ordezkaritza bat Zaldibiako udaletxean izan zen, atzo. Joxan Etxabe alkateari Eskolako Agenda 21en aurten landu dituzten gaien berri eman zioten.Baratzea, lurzorua eta errekako ekosistema aztertu dituzte. Eskola ingur...
Lardizabal herri eskolako ikasleen ordezkaritza bat Zaldibiako udaletxean izan zen, atzo. Joxan Etxabe alkateari Eskolako Agenda 21en aurten landu dituzten gaien berri eman zioten.
Baratzea, lurzorua eta errekako ekosistema aztertu dituzte. Eskola inguruan hobetu beharrekoak zerrendatu dituzte. Baratzeak mantentzea eta nekazaritza lantzea; eta herritarrekin herri garbitasunaz kanpainak egitea ere eskatu dute haurrek.