Desfibriladore publikoa jarri dute Gabiriako udaletxean
GABIRIA // Gabiriako Udalak erabilera publikorako desfibriladorea ipini du, aste honetan. Udaletxean, eskailerak igo eta horman kokatu dute bihotzeko kasuetan pertsona suspertzeko balio duen gailua. Barruan, baina atea beti irekita egoten da. Nola erab...
GABIRIA // Gabiriako Udalak erabilera publikorako desfibriladorea ipini du, aste honetan. Udaletxean, eskailerak igo eta horman kokatu dute bihotzeko kasuetan pertsona suspertzeko balio duen gailua. Barruan, baina atea beti irekita egoten da. Nola erabili erakusteko ikastaro bat antolatuko dute irailean. Zaintzeko eskatu du udalak, behar denean ongi egon dadin.