Trafiko aldaketak eragingo dituzte Santa Ana jaiek
TRAFIKOA // Santa Ana festek trafikoan eragina izango dute. Batetik, Garagartza plaza ibilgailuentzat itxita egongo da. Ordizia kalean eta Urdaneta 8 kaleko garajeetako erabiltzaileek, udaltzainen bulegoan txartela eskatu beharko dute, pasatu ahal izat...
TRAFIKOA // Santa Ana festek trafikoan eragina izango dute. Batetik, Garagartza plaza ibilgailuentzat itxita egongo da. Ordizia kalean eta Urdaneta 8 kaleko garajeetako erabiltzaileek, udaltzainen bulegoan txartela eskatu beharko dute, pasatu ahal izateko. Bestalde, larunbatean, hilak 21, Egutera bidea guztiz itxita egongo da ibilgailuentzat, 12:00etatik 21:00etara. Azkenik, barrakak Bizkaia pasealekuan jarriko dituztenez, Filipinak 20 eta 22ko garajeetara sartzeko, Bizkaia pasealekutik kontrako norabidean joateko baimena izango dute