Liburuen Parkeen azken eguna gaur izango da
URRETXU // Gaur Liburuen Parkeen azken eguna izango da. Egitasmo hau Urretxuko eta Zumarragako udalek jartzen dute abian, urtero. Udal liburutegien osagarri bat da. Haurrentzako eta gazteentzako bildumak, egunkariak eta aldizkariak kalera ateratzen dit...
URRETXU // Gaur Liburuen Parkeen azken eguna izango da. Egitasmo hau Urretxuko eta Zumarragako udalek jartzen dute abian, urtero. Udal liburutegien osagarri bat da. Haurrentzako eta gazteentzako bildumak, egunkariak eta aldizkariak kalera ateratzen dituzte: 10:30etik 12:30era Urretxuko Jauregi kalera eta 11:30etik 13:30era Zumarragako Zelai Arizti parkera. Aurtengo Liburuen Parkea hilaren 3an hasi zen.