Axaria baino bizkorrago
Igandean jokatuko da Axari Trail lasterketa Idiazabalen. 410 kirolarik eman dute izena iganderako. Goierriko mendi lasterketen hirugarren kopa Idiazabalen bukatuko daDatorren igandean, hilaren 9an jokatuko da Idiazabalen Axari Trail mendi lasterketa. G...
Igandean jokatuko da Axari Trail lasterketa Idiazabalen. 410 kirolarik eman dute izena iganderako. Goierriko mendi lasterketen hirugarren kopa Idiazabalen bukatuko da
Datorren igandean, hilaren 9an jokatuko da Idiazabalen Axari Trail mendi lasterketa. Goierriko Kopako eta Ligako seigarren eta azken probak ere izango dira egun horretan jokatuko direnak. Trailean Martin Diez segurarra eta Ione Cerezo zumarragarra eta esprintean Ekhi Zugasti legorretarra eta Ainhoa Matxinandiarena legazpiar-ordiziarra dira nagusi.Goierriko mendi lasterketen hirugarren kopa Idiazabalen bukatuko da, datorren igandean. Axari Traileko lasterketa luzeak eta motzak erabakiko dituzte aurtengo irabazleak. Antolakuntzak izen-emate epea aste honetan itxi du eta haiek luzatutako datuen arabera, 410 pertsonek eman dute izena. 248 helduak dira eta 162k, Axari Trail txikin parte hartuko dute.
Lasterkariak 09:30ean abiatuko dira herriko plazatik eta helmuga ere toki berean izango da. Trailak 25,4 kilometroko luxera eta 1.550 metro positibo ditu. Txikiak, berriz, 16 kilometro luze eta 750 metro gora.
iIandeko lasterketako parte hartzaileen artean Ander Iñarra, Oihana Azkorbebeitia, Laida Elizegi, Beñat Katarain ea Elena Calvillok izango dira.
Goierri kopa
Trail distantzia luzean, Diez eta Cerezo iritsi dira lidertzan azken karrerara. Izatez eta puntuazioz (irabazleak 50 puntu lortzen ditu), Diezek jada bereganatuta dauka aurtengo trail kopa. UZ karreran jarri zen sailkapen buru, eta harrezkero ez da lehen postutik jaitsi.
Emakumeetan ere, puntu bat nahikoa du Cerezok, txapeldun ateratzeko. Gabiriako Leharrein kendu zion Laida Elizegi zaldibiarrari lidertza.
Distantzia motzagoan, esprintean, Axarin erabakiko da dena. Zugasti dago lider, Segurako azken proban lehenengo jarrita.
Emakumeetan, Matxinandiarena da nagusi. UZn lortu zuen lidertza.