Ikasturteko lehenengo elkarretaratzea egin dute Legazpiko pentsiodunek
Astelehenero-astelehenero elkartuko dira udaletxean, 11:00etan
Legazpiko jubilatuak eta pentsiodunak martxan dira berriro. Udako oporren aurretik pentsio duinen alde egindako elkarretaratzeei segida ematen hasi dira. Aurreko astelehenean elkarretaratzea egin zuten 11:00etan Legazpiko udaletxearen azpian. Aurrerantzean hori izango da hitzordua, astelehenero-astelehenero toki eta leku berean elkartuko dira. Izan ere, oraindik egiteko asko dagoela uste dute.