Azarorako martxan egongo da Eskola Zaharrak gizarte etxea
Ormaiztegiko Gizarte Etxea hartuko duen garai bateko eskola zaharren eraikineko lanak ia-ia amaituta daude. Jon Enrique alkateak adierazi duenez, «azaroan bertako zerbitzuak martxan egotea» da udalaren helburua. Egunotan Gizarte Etxeko zerbitzuak esl...
Egunotan Gizarte Etxeko zerbitzuak esleitzeko prozedurari ekin diote. Hiru lotetan banatu dituzte zerbitzuak: taberna, ileapaindegia eta podologia zerbitzua. Eskaintzak aurkezteko epea iragarkia argitaratu den egunetik aste honetan egin dute 26 egunera bukatuko da.
Informazio guztia udalaren webgunean (ormaiztegi.eus) dago ikusgai, eta zalantzarik sortuz gero, udaletxera bertara jo daiteke, asteazkenetik ostiralera, 09:00etatik 10:00etara edo 943 88 26 60 telefonora deituta.
Kontratazioez gain, hainbat zerbitzu egokitzeko daude. Izan ere, Gizarte Etxeak ez du bakarrik Eguneko Zentroa hartuko, liburutegia eta kultur zerbitzuak ere han izango dira, baita Gaztelekua ere, besteak beste.
Eskola Zaharrak izena izango duen gizarte zentro berriaren lanak aurreko urrian hasi ziren. Berrikuntzak barrutik eta kanpotik egin dituzte; kanpokoetan eraikinaren izaera errespetatu dute. Izan ere, Ormaiztegiko Eskola Zaharren eraikina Euskal Kulturaren Ondarearen Zerrenda Nagusian sartu zuen Eusko Jaurlaritzak, 2016. urtean. Gaur-gaurkoz ez da Euskal Herrian haren ezaugarriak dituen eraikin asko geratzen, nahiz eta XX. mende hasieran halako eskola asko eraiki ziren.
Berrikuntza lanen aurrekontua 901.000 eurokoa izan da, eta barruko ekipamenduari dagokiona, 150.000 euro ingurukoa.