Hotz Legazpik bilera irekia egingo du gaur
Hotz Legazpi elkartekoek bilera egingo dute gaur, kultur etxean, 19:00etan. Bilera irekia dela azpimarratu dute. Elkartea errefuxiatuei elkartasuna eta laguntza helarazteko sortu zuten. Gaurko bileran datozen hilabeteetan egingo dituzten ekimenen nondi...
Ekimen horiek gaiarekiko interesa eta laguntzeko gogoa duen legazpiar ororekin batera zehaztu nahi dituzte. Diotenez, «guztion laguntza beharrezkoa da egungo egoeran».
Jon Maiztegi elkarteko kideak aurreratu du balizko hainbat ekintzen zerrenda egin dutela jada bilerara doazenekin partekatzeko. Besteak beste, Itsas Salbamendu Humanitario-Maydayterraneo taldearekin elkarlanean jarraitu, eta haiek lanean segi dezaten legazpiarren alea bildu eta elkartasun hori guztia bideratu; elkartasun katiluen kanpainaren jarraipena egin eta beste herri batzuetara zabaldu, taldeen arteko elkarlana bultzatu edota film proiekzioak egin errefuxiatuen errealitatea gizarteratzeko. Edonola ere, bilera irekia dela berretsi du, eta bertan ekimenen nolakotasunari buruz eztabaidatuko dutela adieraztearekin bat, legazpiarrak bilerara joateko animatu ditu.