Maria Pirisi eta Martin Mendizabali omenaldia
Beasaingo 65 urtetik gorakoen Adinekoen Eguna ospatu zuten igandean Lierniko Mujika jatetxean izandako bazkariarekin eta dantzaldiarekin. Omenaldirako tartea ere hartu zuten. Maria Piris Jorge eta Martin Mendizabal Supude izan ziren aurtengo omenduak. ...
Beasaingo 65 urtetik gorakoen Adinekoen Eguna ospatu zuten igandean Lierniko Mujika jatetxean izandako bazkariarekin eta dantzaldiarekin. Omenaldirako tartea ere hartu zuten. Maria Piris Jorge eta Martin Mendizabal Supude izan ziren aurtengo omenduak. Bestalde, irailaren 12an eta 13an jokatutako jokoetako irabazleei sariak banatu zizkieten: tute lehiaketa Agustin Larreak eta Josetxu Ormazabalek irabazi zuten; mus lehiaketa Jesus Fidalgok eta Pedro Perezek; briska txapelketa Belen Rodriguezek. Igel txapelketan Antonio Muñoz izan zen irabazle eta letreiatu txapelketan, Edurne Sancho.