Olaberrian aste honetan hasiko dira eskolaz kanpokoak
OLABERRIA // Kuttun guraso elkartearen ikastaro asko hastear dira. Ingelesari herenegun ekin zioten (astean bi ordu, 53 euro hilean). Musika bihar hasiko da, 4-14 urtekoentzat (45 minutu, 30 euro). Marrazketan irailetik ari dira, haur eta heldu, astele...
OLABERRIA // Kuttun guraso elkartearen ikastaro asko hastear dira. Ingelesari herenegun ekin zioten (astean bi ordu, 53 euro hilean). Musika bihar hasiko da, 4-14 urtekoentzat (45 minutu, 30 euro). Marrazketan irailetik ari dira, haur eta heldu, astelehenetan (30 euro). Patin ikastaroa ostiraletan izango da (17:30-18:30), 12 saiotan (85 euro). Biharko eman behar da izena.