POLITIKA // 2017ko martxoaren 11ko Iruñeko istiluengatik bi urteko espetxe zigorra berretsi du Espainiako Auzitegi Nazionalak Beasaingo Julen Pradorentzat eta Errenteriako beste hiru gazterentzat. Fiskaltzak 7 urteko kartzela zigorra eskatu zuen auzip...
Juleni babesa adierazteko elkarretaratze bat.
2017ko martxoaren 11ko Iruñeko istiluengatik bi urteko espetxe zigorra berretsi du Espainiako Auzitegi Nazionalak Beasaingo Julen Pradorentzat eta Errenteriako beste hiru gazterentzat. Fiskaltzak 7 urteko kartzela zigorra eskatu zuen auzipetu bakoitzarentzat, desordena publiko terroristengatik eta Auzitegiaren bi urteko zigorraren aurka helegitea aurkeztu zuen. Orain eman du jakitera helegitearen ebazpena Espainiako Auzitegi Nazionaleko Apelazio Auzitegiak. Bertan, berretsi egin du bi urteko espetxe zigorra.