Irabazleari zapia jantziko dioten bertso saioa gaur izango da, Zaldibian
Zaldibian gaur gauean izango da Udazkeneko II. Zapi Janztea bertso saioa. Iaz ekin zion Zapiak Bat elkarteak ekimenari. Bertso-afaria da, eta irabazleari beti gizonezkoaren txapela jartzeaz gogaituta, emakumezkoaren zapia ipintzen hasi ziren, bailaran ...
«Bertso afari hura [iazkoa] aitzindaria izan zen. Ikus-entzuleek, saioaren ondoren, gehien gustatu zitzaien bertsolaria aukeratu zuten: Maialen Lujanbio. Historian aurreneko aldiz, zapia jantzi zuen, eta ez txapela», diote Zapiak Bat taldekoek.
Afaria eta saioa Zubiburun
Bigarren ekitaldia antolatu dute, hala. Iaz, zapiaz gain, aurtengo saiorako gonbidapena ere irabazi zuen Lujanbiok. Maddalen Artzallus, Unai Agirre eta Unai Iturriaga dira besteak.
Zubiburu elkartean izango da afaria (21:00), baita ondoren saioa ere (22:30). Txartelak tabernetan eduki dituzte salgai; agortuxeak behar dute.
Gaurko saioan ere zapiduna entzuleek izendatuko dute