Fernando Larrukertek eta Nestor Basterretxeak 1968an ekoitzi zuten Amalur filmari buruz zine-forum bikoitza egingo dute, bihar, Ataunen. Atauniker kultur elkarteak antolatu du. Ataungo Herri Antzokian izango dira filmaren bi emanaldi eta ondorengo sola...
Fernando Larrukertek eta Nestor Basterretxeak 1968an ekoitzi zuten
Amalur filmari buruz zine-forum bikoitza egingo dute, bihar, Ataunen. Atauniker kultur elkarteak antolatu du. Ataungo Herri Antzokian izango dira filmaren bi emanaldi eta ondorengo solasaldiak. Martin Ibarbia ekoizlea (Beasain, 1943) izango da moderatzaile.
Bi emankizun egingo dituzte: goizean bat (10:30ean) eta arratsean bestea (19:30ean). Dagokion foroarekin segiko du gero.
Euskal Herriari buruz eginiko film dokumentala da
Amalur (103 minutu). Zazpi herrialdeetan barrena, etnografia, ohiturak, kirolak, kultura, jaiak, erlijioa, nekazaritza eta beste hainbat gai (70 denera) bildu eta erakutsi zituzten.
Frankismoaren zentsura zorrotza jasan zuen, bestetik.