Azaroaren 11n burutuko dute Bizilagunak ekimena. Helburua, mahai baten bueltan, jatorri desberdinetako pertsonak elkar ezagutzea da. Izen-ematea zabalik dago nahi duenarentzat
Azaroaren 11n, San Martin egunez, Bizilagunak egitasmoaren edizio berri bat egingo dute. Bertako familiak atzerritik etorritakoekin bazkaltzeko elkartzea da ekimenaren helburua, bide batez, elkar ezagutza bultzatuz eta estereotipo eta aurreiritziak puskatuz.
2012tik urtero egin izan da Euskal Herrian, eta urtez urte, familia gehiago animatzen dira parte hartzera.Goierrin ere, ekimenean parte hartzeko aukera egongo da.
Esperientzia aberasgarria
Ia gainean da azaroaren 11 eta herritarrak ekimen honetan parte hartzera animatu nahi dituzte. Beste urte batzuetan parte hartu duten familien iritziz, «esperientzia oso aberasgarria da eta guretako ezezagunak diren lurraldetatik etorritako bizilagunak ezagutzeko aukera paregabea da, haien gastronomia, kultura eta ohiturak bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen baitu».
Aurtengo Bizilagunak ekimenean parte hartu nahi duten familiek edo lagun taldeek
www.mugak.eu atarian eman dezakete izena. Telefonoz ere eman daiteke izena 603 652 682 edo 619 030 489 zenbakietara deituta.