Asteburu oparia izan du Lapke elkarteak, hiru txapela jantzita
LAZKAO // Lazkaoko Lapke pilota elkarteko hiru bikotek txapelketa bana irabazi dituzte, asteburuan, tartean, Gipuzkoako bi. Ostiralean, Azpeitiko Izarraitzen, Jagoba Uranga-Beñat Senar Gipuzkoako txapeldun atera ziren, jubenilen 1. Mailan. Larunbatean...
LAZKAO // Lazkaoko Lapke pilota elkarteko hiru bikotek txapelketa bana irabazi dituzte, asteburuan, tartean, Gipuzkoako bi. Ostiralean, Azpeitiko Izarraitzen, Jagoba Uranga-Beñat Senar Gipuzkoako txapeldun atera ziren, jubenilen 1. Mailan. Larunbatean, Idiazabalgo Igarondon, Garmendia-Zubizarretak jantzi zuten seniorren Ohorezko Mailan Gipuzkoako txapela. Gartzarongo (Nafarroa) txapelketan, berriz, Garcia-Zubizarretak irabazi dute. Garciari eman diote pilotari onenaren saria.