Alzheimer gaitzari aurre egiteko Goiz Zaindu programa aitzindaria jarri dute martxan Beasaingo Udalak, Osasun Etxeak eta Cita Alzheimer fundazioak elkarlanean. Goiz Alzheimer programan ia 500 beasaindarrek parte hartu ondoren, Goiz Zaindu programa leh...
Alzheimer gaitzari aurre egiteko
Goiz Zaindu programa aitzindaria jarri dute martxan Beasaingo Udalak, Osasun Etxeak eta Cita Alzheimer fundazioak elkarlanean. Goiz Alzheimer programan ia 500 beasaindarrek parte hartu ondoren,
Goiz Zaindu programa lehen urratsak egiten hasi da. «Narriadura kognitiboa eragiten duten arazoei konponbidea aurkitu nahi zaie eta honela, etorkizunean dementzia arazoak garazeko arriskuak murriztu». Honela, arrisku kardio-baskularraren faktoreei aurre egiteko (presio arteriala, azukrea, kolesterola, gehiegizko pisua) arreta eta zaintza intentsiboa, ariketa fisikoa egiteko programa, aholku dietetikoak eta estimulazio kognitiboek eragin ditzaketen ondorioak aztertu nahi dituzte
Goiz Zaindu-rekin.
Programako parte hartzaileak bi taldetan daude banatuta: prebentziorako programa beteko duen esku hartzea taldea, eta aldizkako kontrolak egingo zaizkion kontrol taldea. «Gutxi gora-behera bi urteko epearen ondoren prebentzio programaren onurak eragiten dituen emaitzak aztertuko dira».
Orain arte izena emandakoekin hitzaldi itxiak egiten ari dira egunotan. Aurreko astean 42 lagun elkartu ziren eta bihar 55 lagun. Azaroaren 30ean eta abenduaren 14an, hileko lehen entrenamendu kognitiboa egingo dute. Ariketa fisikorako tailerrak, berriz, astelehenetan eta asteazkenetan egingo dituzte, hilaren 19an hasita. «Prozesu guzti honetan esku hartze taldekoei osasun egoeraren jarraipena egingo die erizainek hiru hilean behin».
Programan parte hartzeko aukera irekia dago. Dementziaren frogak egin behar dira Osasun Etxeko harreran eskaera eginez.