'Herri txiki' saioko ikuskizuna ostegunean egingo dute Lazkaon
ETB1eko Herri txiki, infernu handi saiokoak asteartean ibili ziren Lazkaon, grabaketan. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleek herritar batzuk elkarrizketatu zituzten. Ezaugarri duten umore ukituarekin, hainbat historia, pertsonaia eta ohitura ...
Telebistan emititu aurretik, bigarren zatia ere Lazkaon grabatuko dute. Bi aurkezleen bakarrizketa, Sebastian Lizasoren bertsoak eta Lazkaoko erreportajeak azaroaren 22an, osteguna, emango dituzte, Arerian (20:00).
Aforo kontuagatik, gonbidapen-sarrerak banatuko dituzte, 19:30ean, 16 urtetik gorakoei.