Violeta eta Nicanor Parra anai-arreba txiletarren hitzetan eta musikan oinarrituta, errezitaldi poetiko musikala izango da, gaur 22:30ean, Zaldibiako Herri Antzokian. Parrapean du izenburua ikuskizunak.Josu Landa, Gotzon Barandiaran, Itziar Castrillo e...
Violeta eta Nicanor Parra anai-arreba txiletarren hitzetan eta musikan oinarrituta, errezitaldi poetiko musikala izango da, gaur 22:30ean, Zaldibiako Herri Antzokian.
Parrapean du izenburua ikuskizunak.
Josu Landa, Gotzon Barandiaran, Itziar Castrillo eta Ane Garcia laukotea arduratuko da Violeta Parraren (1917-1967) musika eta Nicanor Parraren (1914-2018) poemak errezitatzeaz.
Ahotsa jarri, eta gitarra eta ukelelea Garciak joko ditu; saxoa, Castrillok. Barandiaranek ahotsa eta ukelelea, eta Landak ahotsa ipiniko du.
XX. mendeko ikurrak
Lau interpreteen iritziz, Parra anai-arrebak XX. mendeko erreferentzia «ezinbestekoak» dira; «bi artista handi; urteak pasatzen dira, baina jenioen lanak bizirik irauten du».
Sarrera 5 euro izango da.