Ricardo Hueso fisikaria Jupiter planetaz ariko da gaur Igartzan
Lemniskata zientzia elkarteak antolatutako Azaroa, Zientziaroa zikloaren barruan, Ricardo Hueso Alonsoren txanda izango da. Gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian Un Jupiter radicalmente nuevo ante los ojos de la mision Juno hitzaldia eskainiko du fisika...
Lemniskata zientzia elkarteak antolatutako Azaroa, Zientziaroa zikloaren barruan, Ricardo Hueso Alonsoren txanda izango da. Gaur, 19:00etan, Igartzako jauregian Un Jupiter radicalmente nuevo ante los ojos de la mision Juno hitzaldia eskainiko du fisikan doktorea eta Bilboko Ingenieritza Eskolako irakaslea den Huesok. 20 urte daramatza eguzki sistemako planeten atmosferen jokabideak aztertzen eta gaurko hitzaldian, Jupiterri buruz ariko da. Nasa espazio agentziaren Juno 2016n iritsi zen eguzki sistemako planetarik handiena den Jupiterren orbitara. Bere funtzioa Jupiter planetaren barruko egitura aztertzea da. Bi urtera, Jupiterren barruko sekretuak argitara eman dira, Jupiter planeta berri bat erakutsiz, bai barruko bai azaleko egiturari dagokionean.