BadakiNK lehiaketa martxan jarri dute Seguran
SEGURA // Abenduaren 2ra bitartean, Hitz edo Irri elkartearen BadakiNK lehiaketan parte hartzeko aukera izango da Seguran. Herriari buruzko galderak dituen orriak Elorripen hartu, bete eta kaxan sartzen dutenen artean gazta bat zozkatuko dute. Abendua...
SEGURA // Abenduaren 2ra bitartean, Hitz edo Irri elkartearen BadakiNK lehiaketan parte hartzeko aukera izango da Seguran. Herriari buruzko galderak dituen orriak Elorripen hartu, bete eta kaxan sartzen dutenen artean gazta bat zozkatuko dute. Abenduaren 2an egingo da sari banaketa. Bestalde, Euskaraldiarekin lotuta, ostiralean kantu bingoa egingo dute 18:30ean, Zopajale elkartean.