Herriko haur jolas parkea eta eremu bateko argiteria berrituko ditu Olaberriak
Ziburuak eta lurzorua aldatuko ditu udalak, urtea bukatzerako. Galarregi-Arrietan kale argiak led erakoak jarriko dituzte. Ihurreko kirol eremuko diru ekarpen ituna sinatu du aldundiakAurtengo udal aurrekontuan aurreikusitako inbertsio gehienak Ihurre ...
Ziburuak eta lurzorua aldatuko ditu udalak, urtea bukatzerako. Galarregi-Arrietan kale argiak led erakoak jarriko dituzte. Ihurreko kirol eremuko diru ekarpen ituna sinatu du aldundiak
Aurtengo udal aurrekontuan aurreikusitako inbertsio gehienak Ihurre auzoan egin baditu ere Olaberriko Udalak, herri kaskorako jarduera batzuk ere burutuko ditu. 2019ko udal aurrekontua, berriz, gaur iluntzean onartuko du udalbatzak, 18:00etan. Datorren urteko ordenantza fiskala irailaren 27ko osoko bilkuran onartu zuen udalak. Gehientsuenak berdin mantenduko dira. Zaborrarena izan ezik; igotzen segiko du, sarrerekin kostura «gerturatzeko».Olaberriko San Joan plazan dagoen haurren jolas parkea berrituko du, batetik. Jostailuak eta ziburuak berriak jarriko dituzte, oraingoak zaharkituta daudelako. Zorua ere aldatuko dute, jarraitua botata.
Lan horrek 60.000 euroko kostua izango du. Izendatuta daude lanak, eta urtea bukatu aurretik berrituta egongo da.
Bestetik, Galarregi, Arrieta eta Zebazelai auzuneetan kale argiteria aldatuko du udalak. Txosten tekniko baten zain dago udala, lanak eman ahal izateko. Kaskoa hiru eremu elektrikotan dago bereizita; orain, eremu bat osorik, eta beste baten erdia berrituko dituzte. Led teknologiako argikuntza jarriko dute. 40.000 euroko inbertsioarekin.
Aldundiarekin hitzarmena
Olaberriko Udaleko Jokin Garmendia alkateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol diputatu Denis Itxasok hitzarmena sinatu zuten, atzo. Aldundiak 191.725 euro emango dizkio udalari, Ihurreko kirol eremua berritzeko. Denera 540.633 euro inbertituko du udalak; orain, 320.000 euro.