Herritarrek proposatuko dituzte kirol sarietarako hautagaiak
Beasaingo edo Beasainen kirol alorreko jarduera bultzatzen, sustatzen edota emaitzetan nabarmendu diren pertsonen eta erakundeen aipamen berezia egitea eta jende aurreko aitortza eta eskerra adierazteko helburuarekin sortu zituen Beasaingo Udalak 2016a...
Lau sari banatuko dituzte: emakumezko kirolariari edo kirol taldeari saria, gizonezko kirolariari edo kirol taldeari saria, kirol jardunaldiari saria eta erakunde babesleari saria. Hauta- gaien proposamenak jaso ondoren, guztiak aztertu eta epaimahai bat osatuko da hautagaien merezimenduak eta sarituak aukeratzeko. Lau sarituen artetik epaimahaiak erabakiko du nori eman 2018ko Sari Nagusia. Kirolaren Udal Fundazioko zuzendariak, Beasaingo Udaleko komunikazio arduradunak, Beasaingo kirolaren berri edota kirolari beasaindarren berri jarraitzen duen komunikabide edo kazetari batek, aurreko urteetako saritu batek eta kirol elkarte edo entitate bateko aditu batek osatuko dute epaimahaia. Oroigarriaz gain, Sari Nagusiak oroitzapenezko plaka izango du kiroldegian helburu horretarako egokituko den gunean.
Ohorezko bi udal sari ere aurreikusi dira: kirol ibilbideari ohorezko saria eta kirolaren ohorezko Beasain saria.
Sari-ematea, hilaren 28an
Aurtengo sari-emate ekitaldia abenduaren 28an egingo da 19:00etan, Igartzako jauregian.