Inaziotar Lurraldea programaren barruko bisita Igartubeitira
Datorren igandean, Inaziotar Lurraldea programaren barruan, XVI. mendeko baserri batera zentzumen bidaia bisita gidatua egingo dute Igartubeiti baserrian. Abenduan Ezkioko baserri museoan egingo diren ekintzetako bat da igandean 12:30etik 13:30era izan...
Izan ere, prestatu duten egitaraua askoz ere zabalagoa da. Abenduaren 15ean XI. Sagardo Asteko argazki lehiaketako sari banaketa egingo dute Igartubeitin 12:00etan hasita; sari banaketaz gain, lehiaketara aurkeztutako lanak erakutsiko dituzte.
Abenduaren 15ean, baita ere, familiei zuzendutako tailer didaktikoa egongo da. 6 eta 12 urte bitarteko haurrek eta haien gurasoek hitz jokoen eta asmakizunen bitartez euskararekin jolasean arituko dira.
Abenduaren 22an Istorioak belarrietara euskarazko kontakizun laburren IV. deialdian saritutako kontakizunak biltzen dituen argitalpena aurkeztuko dute eta, egun berean, Leire Salaberriak arte sormenezko tailerra egingo du.