Gabonetarako erakusleihoak apain eta egutegia opari, dendetan
Lazkaon merkatari elkarteak Gabonetako erosketa-kanpaina girotzeko ekimenak antolatu ditu. Erakusleiho lehiaketa izango da ikusgarrienetako bat. Lazkaoko 28 dendak parte hartuko dute, eta gabon giroan apainduko dituzte erakusleihoak. Abenduaren 10etik ...
Bitarte horretan, bezeroek gustukoenari botoa eman ahalko diote. Txartela bete eta kutxatiletan sartuz, edo Lazkaon-en Facebookeko orrian mezu pribatu bat idatziz bozka liteke.
Erakusleiho onenaren saria epaimahai batek —udaleko eta Lazkaoneko ordezkari banak osatua— eta herritarren botoek izendatuko dute. Bezero botoemaileen artean 400 euroko erosketa-txeke bat eta 150eko lau zotz egingo dituzte. Urtarrilaren 5era arte trukatu beharko dira.
Egutegia eta apainketa
Bestetik, 2019ko egutegia ere banatuko du Lazkaonek. 20 euro baino gehiagoko erosketak egiten dituztenei oparitu egingo diete. Herritarren argazkiekin osatua da, lehiaketa bidez. Elkarteko kide diren dendetan izar apaingarria jarriko dute.