Haztegiko ikasleek bideo lehiaketa bat irabazi dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako Aniztasunetik Eraikiz programaren barruko lehiaketarako egindako bideoa izan da. Atzo Giza Eskubideen eguna zenAtzo Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izan zen eta eskubideon aldarrikapena egin zela 70 urte betetzen z...
Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako Aniztasunetik Eraikiz programaren barruko lehiaketarako egindako bideoa izan da. Atzo Giza Eskubideen eguna zen
Atzo Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izan zen eta eskubideon aldarrikapena egin zela 70 urte betetzen ziren. Testuinguru horretan Gipuzkoako Foru Aldundiak Aniztasunetik Eraikiz programa egin du lurraldeko hamar eskolatan, tartean Legazpiko Haztegi ikastola. DBH4ko ikasleek hainbat ekintza egin dituzte lehenengo hiruhilekoan eta amaieran bideo bat grabatu dute. Bideo horregatik aldundiak deitutako lehiaketan lehenengo saria irabazi dute. Saria atzo jaso zuten Donostiako Kursaal jauregian.Martxan den ikasturteko lehenengo hiruhilekoan Haztegiko DBH4ko ikasleek giza eskubideen aldarrikapenari lotutako ekintza ugari egin dituzte Aniztasunetik Eraikiz programaren barruan. Bideoa egindako bidearen azken urratsa izan da.
Atzoko ekitaldian 400 euroko saria jaso zuten eta ikasleek jasotako diru hori ikasbidaiarako erabiliko dutela erabaki dute.