Getxon bizi den Pablo Astrain donostiarrak irabazi du Arte Plastikoen IX. Goiart Sari Nagusia. Goierriko saria Igor Rezolak jaso du, '24 ordu' bideo lanarengatik. Obra guztiak Barrenan daude ikusgai urtarrilaren 11 arte.Obraren konposizioa, teknikaren ...
Getxon bizi den Pablo Astrain donostiarrak irabazi du Arte Plastikoen IX. Goiart Sari Nagusia. Goierriko saria Igor Rezolak jaso du, ’24 ordu’ bideo lanarengatik. Obra guztiak Barrenan daude ikusgai urtarrilaren 11 arte.
Obraren konposizioa, teknikaren erabilera, obraren egikera eta exekuzio ona» baloratu ditu Arte Plastikoen IX. Goiart-Ordizia Sariaren epaimahaia osatu duen hiruko adituak Pablo Astrain donostiarraren Heuristica pintura lanari sari nagusia 3.000 euro ematerakoan. «Konposizioaren plano desberdinen arteko oreka lortu du, eta ikuspegiaren, geometriaren eta figurazioaren joko bisuala sortu du, arreta behin eta berriz erakarriz».Bigarren saria 1.500 euro Amaia Santamariaren Bizileku-Bizimodu bideo instalazioak jaso du. «Lau hau saritzean beste bitarteko edo lengoaia garaikide batzuen presentzia» sustatu nahi izan du epaimahaiak , esperimentazio eta proposamen ausartagoak bultzatu nahian.
Udane Juaristi azkoitiarrarentzat izan da 3. saria 900 euro, Pershing Square lanari esker. «Gertaera hutsal eta eguneroko baten konbertsioa, eta une anekdotiko bat bisio fotografiko eta inpresionista batekin» izozteko moduari erreparatu dio epaimahaiak Juaristi saritzerakoan. Azkenik, Goierriko saria 600 euro Igor Rezolarentzat izan da, 24 ordu bideo lanarengatik.
Lan hautatuak erakusgai
Aurtengo sariketan 46 artistak parte hartu dute gipuzkoarrak gehienak, 32, eta 62 lan aurkeztu dituzte guztira pinturak 34, eta 17 eskultura lan, horiek ugarienak. Lan guztien artean hautaketa bat egin dute antolatzaileek, eta 13 artistaren lanak ikusgai jarri dituzte Barrenan urtarrilaren 11 bitarte. Arratsaldez soilik bisita daiteke: 18:00-20:00.