Zaldibiako gaztetxoak euritan dantzan
Zaldibiako gaztetxoak, euripean bada ere, playback-ean parte hartzera animatu dira gaurkoan. Adinez taldekaturik, mozorrotu eta oholtza gainean herritarrei dantza ikuskizuna eskaini die Zaldibiako plaza girotuz.
Euriak ez duela axola erakutsi dute umeek zein gurasoek. Mozorroen artean, emotikonoak, sorginak eta pailazoak izan dira protagonista, besteak beste.
Beste urte batez, haurrek erakutsi dute kanturako eta dantzarako duten abilezia.