Urretxuarren %70,16ek eta zumarragarren %68,59ek eman dute botoa 18:00ak bitartean

Parte-hartzea historikoa izan da. Estatu mailan %68koa izan da 18:00ak arteko parte hartzea; Gipuzkoan, %68,80koa, 2023an baino %15,98 gehiago.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako 18:00ak arteko parte hartze datua oso altua izan da: urretxuarren %70,16ek eta zumarragarren %68,59ek eman dute botoa 18:00ak bitartean. Igoera oso handia izan da 2023ko hauteskundeekiko: %21,66koa Urretxun eta %22,55ekoa Zumarragan.

Parte-hartzea historikoa izan da. Estatu mailan %68koa izan da 18:00ak arteko parte hartzea; Gipuzkoan, %68,80, 2023an baino %15,98 gehiago.