Idiazabalgo Ampo kooperatibak 281 milioi euroko fakturazio mailarekin itxi du 2025a. 2023an eta 2024an inoizko zifra onenak lortu ondoren, kooperatibak bere markak hautsi ditu berriro 2025ean. Energia sektoreko erreferente teknologiko gisa duen posizoa sendotu du.


Hamahirugarren jazzaldia da, eta aurreko bi ekinaldietan bezala, Ordizian egingo dira ekitaldi guztiak.

Ekainaren 15etik 27ra bitartean jokatuko da, eta kimu eta benjamin mailetako legazpiarrei zuzenduta dago. Hurrengo asteazkena, ekainak 10, da izena emateko azken eguna.
Lau pilotari profesional daude Ataunen: Iratiz eta Beñat Zubizarreta, Beñat Senar eta Jon Ander Albisu. Urteetan Ataungo Pilota Eskolak egindako lanaren emaitza dira.

Klint Forward Racing Team taldearekin lehiatuko da. Hurrengo lasterketa igande honetan izango du, Hungarian, 12:15ean.

Gaur, ekainaren 5ean, jarriko dituzte martxan Beasaingo Dolarea parkeko ur jolasak. Antzizar kiroldegiko kanpo igerilekuak eta bibliopiszina zerbitzuak ekainaren 15ean irekiko dituzte.

Korosti taldeak hainbat saio antolatu ditu Mundutik Legazpira elkarteko kideen laguntzarekin, herrialde desberdinetako dantzak eta erritmoak erakusteko. Atzo izan zen lehen saioa, eta jarduerak datozen hilabeteetan jarraituko du, ostegun arratsaldeetan.

Futboleko Espainiako selekzio absolutuarekin lehenengo minutuak jokatu ditu beasaindarrak.
Gaizka Oiartzabalek Motz taberna utzi du, 20 urteren ondoren. Bi hamarkada horietan makina bat kultur ekitaldi eta parranda egin dira Urretxuko taberna horretan.

Usurbe antzokian egindako ekitaldian ikasleek landutako ikus-entzunezkoak proiektatu dituzte. Ekimenaren helburua "gaztetatik elikadura ohitura osasungarriak zabaltzea eta Beasaingo azokaren nortasuna eta balio sozial eta ekonomikoa indartzea" izan da.

Erretiroa hartuko du bihar Jose Mari Madinak. Udal langileak atezain eta mantentze lanak egin ditu urteetan zehar Haztegi ikastolan, Olamendin eta Doinua musika eskolan. Agur hunkigarriak egin dizkiote ikasleek.

Euskadiko Pilota Federakuntzak eta Ampo enpresak antotutako Euskal Herritik Mundura Ampo txapelketa azken txanpan da.

Herritarren artean galdetegia zabaldu ondoren, ko-sorkuntza eta partaidetza tailerra egin dute, askotariko gizarte-eragile eta elkartetako 23 pertsonaren parte hartzearekin.

Antzerkia Beasainen eta Zumarragan, Corpus eguna Legorretan, bertso saioa Itsasondon, Izaki Gardenak Ataunen, V. Gazte Eguna Ormaiztegin, dantza eta musika emanaldiak aukeran, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Ekainaren 13an izango da, Olaran auzoko jaien baitan.

Atzoko zozketan ez zen lehen mailako asmatzailerik izan, eta bigarren mailako hiru asmatzaileen artean bat Legazpiko loteria administrazioan zigilatutakoa zen.

'Albaren hariak' eta 'The Barber' antzezlanak eskainiko dituzte. Sarrerak 3 euroan daude salgai Usurbe antzokiaren webgunean.
Oihane Lazkanoiturburu Alustiza Beasainen jaiotako zeraindarra Lehen Hezkuntzako irakaslea da eta Nirekin elkartean ere lan egiten du.

Aurten hiru kontzertu izan dira, eta partaideen "dibertsitatea eta maila altua" nabarmendu dute. Publikoaren fideltasuna eta laguntzaileen lana ere eskertu dute.

Erdiguneko kaleetan joko dute musikari legazpiarrek 11:00etan hasita.

80ko eta 90eko urteetan idatzitako testuak biltzen ditu liburuak.


