Urretxun EH Bildu nagusitu da eta Zumarragan PSOE
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izan dira gaur. Urretxun EH Bildu izan da alderdi bozkatuena eta Zumarragan PSOE. Parte hartzea asko igo da.
Urretxun EH Bilduk 1.691 bozka lortu ditu (2023an 1.122), PSOEk 1.211 (2023an 923), EAJk 901 (2023an 981), PPk 339 (2023an 185), Voxek 81 (2023an 46) eta Frente Ampliok 66 (2023an Sumarrek 309 lortu zituen). Abstentzioa asko jaitsi da. 2023an 1.682koa izan zen eta gaur 916koa. 2023an 3.625 bizilagunek eman zuten botoa eta gaur 4.391 bizilagunek.
Zumarragari dagokionez, PSOEk 2.007 boto lortu ditu (2023an 1.719 lortu zituen), EH Bilduk 1.766 (2023an 1.233), EAJk 819 (2023an 944), PPk 444 (2023an 297), Voxek 154 (2023an 89) eta Frente Ampliok 143 (2023an Sumarrek 564 eskuratu zituen). Zumarragan ere abstentzioa asko jaitsi da: 2.602tik 2.046ra. Gaur 5.495 bizilagunek eman dute botoa. Duela hiru urte 4.939 bizilagun joan ziren bozka ematera.