Aztiriako festak
Uztailaren 19tik 22ra Santa Marina jaiak ospatuko dituzte Aztirian. Hau da hiru eguneko egitaraua:
Uztailak 18 (asteazkena)
- 11:00. Meza nagusia.
- Ondoren hamaiketakoa, auzoko musikariekin.
- 18:00. Ezkil jotzea eta suziriak botatzea.
- 19:00. Bola eta toka lehiaketa auzotarrentzat.
- Ondoren, Elustondo anai-arreben trikitixa
- 21:00. Auzo afaria Aztiria erretegian
- 23:00. Erromeria Elustondo anai-arrebekin.
- 11:30. Auzoko gazteen herri kirolak.
- 13:00. Poteo herrikoia.
- 18:00. Aztiriko 23. Patata Tortilla Lehiaketa.
- Ondoren pintxo eta ardo dastaketa, Elortza eta Larrañaga trikitilariekin.
- 18:30. Bola lehiaketa.
- 21:00. Bertso afaria Aztiri Bat elkartean. Bertsotan: Gorka Maiz, Aratz Igartzabal eta Eneko Araiztegi.
- Ondoren erromeria, goizaldera arte.
- 10:00. Goiz eresia Gabiriako txistulariekin.
- 11:00. Aztiriko 14. Mendi Lasterketa.
- 11:00. Meza nagusia. Ondoren, auzoko nagusienei omenaldia.
- 12:30. Gabiriako Goruntz dantza taldearen saioa.
- 13:00. Sari banaketa Eneko eta Ibarguren trikitilariekin.
- 18:30. Herri kirolak. Harri jasotzen: Xabier Aranburu Guzta. Aizkoran: Iñaki Azurmendi, Irati Astondoa, Xabier Zaldua eta Alazne Etxaburua.
- 18:30. Gipuzkoa mailako bola eta toka txapelketa.
- Ondoren: Trikitilarien saioa, iluntzera arte.