Herri zerrenda
Koalizioaren ustez, apirilaren 21eko hauteskundeetako emaitzen ondoren, bi idazkarietako bat izateko modua izango du.
Josu Aztiriak (EH Bildu), Markel Olanok (EAJ), Alex Gonzalezek (PSE-EE), Monica Monteagudok (Sumar) eta Ander Jimenezek (Elkarrekin Podemos) Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen emaitzei buruzko iritzia plazaratu dute.
EH Bilduk 14.521 boto jaso ditu Goierrin, ia bi babesetatik bat. 3.000 boto baino gehiago atera dizkio EAJri, bigarren indarrari. Koalizio abertzalea Beasain eta Olaberria ez beste herri guztietan nagusitu da.
Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina martxan da joan den ostiralaz geroztik. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte alderdiek datozen egunetarako.