Andoni Berasategi: «Euskadiko Txapelketa irabaztea oso berezia izan da»
Andoni Berasategi, Gipuzkoako Bola Txapeldun izandakoa da, eta Goierriko txapelketa ere irabazi izan du. Oraingoan ordea, Euskadiko txapeldun izendatu dute. Legazpiko tiraldian, 46 lehiakideen artean irabazle izatea lortu zuen 26 urteko gazte honek. Txapelketa nola joan zaion eta bola mundua nola dagoen azaldu digu. Aurretik beste hainbat txapelteka irabazitakoa zara, baina Euskadiko Txapelketa irabaztea berezia izan al da? Euskadiko Txapelketara iristeko aurretik lan handia egin behar da. Nik azkeneko egunera arte ez nuen jakin sailkatu nintzen edo ez. Gipuzkoako 15 onenak sailkatzen dira, eta ez da erraza. Nolakoa izan da Euskadiko Txapeketrara iritsi aurreko bidea? Euskadikora iritsi aurretik, hamasei txapelketatan parte hartu dut. Taldekako bi txapelketatan, bikotekako beste lautan, Presidente txapelketako bost probatan eta Gipuzkoako Kopako beste bostetan. Proba hauetako puntuaziaori esker sailkatu nintzen Gipuzkoako Txapelketara eta handik pasa nintzen Euskadikora. Zein bilakaera izan zuen finalak? Berandu botatzea tokatu zitzaidan, 46 partaideen artean 35. bota nuen. Nik botatzerako 35 eta 36ko puntuak jaso zituen jendeak eta banekien oso ondo egin beharrean nengoela. Bigarren itzulian ere, aurretik ongi ibili zirenek, berriz ere puntuazio onak lortu zituzten. Nik egindako bi tiralditan, 35na puntu eskuratu nituen. 70 punturekin hiru parte hartzailek berdindu genuen. Berdinketa hausteko tiraldietan Antonio Agirre geratu zen kanpoan eta azken [...]
Andoni Berasategi, Gipuzkoako Bola Txapeldun izandakoa da, eta Goierriko txapelketa ere irabazi izan du. Oraingoan ordea, Euskadiko txapeldun izendatu dute. Legazpiko tiraldian, 46 lehiakideen artean irabazle izatea lortu zuen 26 urteko gazte honek. Txapelketa nola joan zaion eta bola mundua nola dagoen azaldu digu.
Aurretik beste hainbat txapelteka irabazitakoa zara, baina Euskadiko Txapelketa irabaztea berezia izan al da?
Euskadiko Txapelketara iristeko aurretik lan handia egin behar da. Nik azkeneko egunera arte ez nuen jakin sailkatu nintzen edo ez. Gipuzkoako 15 onenak sailkatzen dira, eta ez da erraza.
Nolakoa izan da Euskadiko Txapeketrara iritsi aurreko bidea?
Euskadikora iritsi aurretik, hamasei txapelketatan parte hartu dut. Taldekako bi txapelketatan, bikotekako beste lautan, Presidente txapelketako bost probatan eta Gipuzkoako Kopako beste bostetan. Proba hauetako puntuaziaori esker sailkatu nintzen Gipuzkoako Txapelketara eta handik pasa nintzen Euskadikora.
Zein bilakaera izan zuen finalak?
Berandu botatzea tokatu zitzaidan, 46 partaideen artean 35. bota nuen. Nik botatzerako 35 eta 36ko puntuak jaso zituen jendeak eta banekien oso ondo egin beharrean nengoela. Bigarren itzulian ere, aurretik ongi ibili zirenek, berriz ere puntuazio onak lortu zituzten. Nik egindako bi tiralditan, 35na puntu eskuratu nituen. 70 punturekin hiru parte hartzailek berdindu genuen. Berdinketa hausteko tiraldietan Antonio Agirre geratu zen kanpoan eta azken berdinketa hausteko tiraldian Zeferino Agirreri irabaztea lortu nuen.
Txapelelketa horren berdinduta joateak, presioa ematen al dizu? Buruak lan handia egiten al du horrelako txapelketetan?
Nik presioa eta nerbioak txapelketa ongi doan guztietan sentizen dut. Kontrario batzuk botatzera zoazenean aldamentik builaka ere aritzen dira eta horrek eragina du.
Bolatokian jende heldu asko ikusten da, zu gaztea zara. Nolatan sartu zinen bola m undu honetan?
Idiazabalgo bolatokian beti ibili izan da jendea, nik ikusi eta jokoa probatzeko gogoa nuen. nire aurretik koadrilako beste bat hasi zen bolatokian praktikatzen eta ni bere atzetik. 15 -16 bat urte nituela hasi nintzen. Hasieran ez da erraza; bola ongi botatzen ikasteko pazientzia handia behar da. Behin ikasitakoan errazagoa da eta praktikatzeko grina ere handiagoa. Kirol hau praktikatzen hasi eta bi urtera irabazi nuen Gipuzkoako jubenil mailako txapelketa, bi aldiz jarraian.
Euskadiko Txapelketa bezalako lehiaketa bat bereziki prestatzen al da? Entrenamendu bereziak egiten al dituzu?
Txapelketaren aurretik ez nuen bereziki entrenatu, arratsaldez lan egin nuen txapelketaren aurreko astean eta ez nintzen bolatokira etorri. Txapelketaren egunean bertan egin nuen entrenamendua Legazpi bertako bolatokian. Txapelketaren aurretik entrenatzeko denbora uzten dute eta goizeko 7:00etarako han nintzen, bolatokia probatzen. Garrantzitsua izaten da txapelketa egin behar den bolatokian bertan,aurrez proba egitea, bolatoki bakoitzak bere sekretuak izaten ditu eta.
Behin Euskadiko Txapelketa irabazita, hurrengo helburua zein da? Presio berezia izango al duzu txapelketa hau irabazi ondoen?
Ez dut helburu berezirik, parte hartzen dudan txapelketetan ahal den emaitza onenak lortzen saiatuko naiz. Euskadiko Txapelketa berriz irabaztea zaila izango da. Kontuan izan txapelketara iristeko aurretik emaitza on asko lortu beharra dagoela eta txapelketan bertan ere zorte puntu bat behar dela. Euskadiko Txapelketa hurrengo urtean Araban izango da, eta horrek ez digu mesederik egiten. Arabako bolatokien ezaugarriak ezberdinak dira eta gu ohitu gabe gaude ezaugarri horietara.
Nolako entrenamenduak egiten ditu bolari batek?
Idiazabalen ostiral arratsaletan elkartzen gara bolariak. Bakoitzak 30-40 tiraldi inguru egiten ditugu. Garrantzitsua da txandaka botatzea, ematen ez badu ere, bolak ia hamar kiloko pisua du eta besoa nekatu egiten da. Txapelketara joan aurretik entrenatu edo ez entrenatu antzematen da. Txapelketan beste segurantzia bat ematen du aurretik entrenatuta joateak.
Atzetik ba al dator bolaririk? Nolakoa da bolarien harrobia?
Idiazabalen gazteak ibiltzen dira bolatan. Hala ere, 14-15 urterekin beste kirol batzuk ere praktikatzen dituzte gazteek. Kirol bakarra aukeratzeko garaia iristen zaienean, bolak alde batera uzten dituzte. Lagunek futbolean jokatzen badute, zaila da gazte bakarra bolatokira inguratzea. Gazte batzuk maila polita ari dira erakusten, ea aurrera begira ere jarraitzen duten! Gazte asko dago bola jokoa ikasi izan duena, jokalari on asko pasa da Idiazabalgo bolatokitik, ikasitakoa hor geratzen da eta itzuli nahi duenak ateak zabalik ditu.
Euskadiko Txapelketako sailapeneko lehen postuetan goierritar asko ageri dira, kasualitatea al da?
Egia da Goierriko jendeak emaitza onak lortu dituela, baina ez dut uste beste eskualde batzuetako tiralariak baino hobeak garenik. Egia da hemen inguruko herrietan bolatarako afizioa badela eta jendeak asko entrenatzen duela; horrek ere zer ikusia izango du.