Olaberrian jokatuko da Goierriko bola txapelketako azken aurreko jardunaldia, larunbatean
Goierriko 24. Bola Txapelketaren barruko jardunaldia Olaberriko bolatokian jokatuko da, larunbatean. Seigarren saioa da, zirkuituko azken aurrena. Orain artean bost tiraldi izan dira (Gabirian, Idiazabalen, Seguran, Zerain eta Legazpin), eta txapelketa...
Goierriko 24. Bola Txapelketaren barruko jardunaldia Olaberriko bolatokian jokatuko da, larunbatean. Seigarren saioa da, zirkuituko azken aurrena. Orain artean bost tiraldi izan dira (Gabirian, Idiazabalen, Seguran, Zerain eta Legazpin), eta txapelketaren finala Mutiloan jokatuko da zapatu honetan zortzi, martxoaren 31n. Goizean eta arratsaldean jardungo dira bolariak. Izena emateko ordutegia 10:30etik 11:30era eta 16:30etik 17:30era da (5 euro).