Beasaingo jubilatuen elkarteak urteko batzarra egin zuen pasa den astean. Iazko kontuak eta aurtengoak onartzearekin batera, aurtengo berrikuntza nagusia, adinekoen zentroaren izen aldaketa izango da. Hala, orain arte Beasaingo jubilatuen eta pentsio...
Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak hitzaldia emango du ostegunean, hilak 22. Euskal prentsaren egoeraz, etorkizunaz eta Zure ziztada behar dugu kanpainaz hitz egingo du. Udaletxeko batzar aretoan izango da, 19:30ean.
Beasaingo, Ormaiztegiko, Alegiako eta Arriaran auzoko elizbarrutiak batzen dituen Urtegi elkarteak, Koldo Intxausti apaiza gonbidatu du Fedea berpizkundean hitzaldia emateko. Hitzaldia bihar da, 19:00etan, Seroretxean. Saioa irekia izango da nahi duen ...
Asteburuan, Katmandu filma eskainiko dute Usurbe antzokian. Hau da ordutegia: Ostirala: 22:15 Larunbata: 19:30 eta 22:15 Igandea: 19:30 eta 22:15. Astelehena: 19:30 eta 22:15
San Prudentzio jaietan Lazkaon egingo den bakailao lehiaketan parte hartzeko epea ireki du udalak. Festetako azkeneko egunean, maiatzaren lehenean, da sukaldaritza hitzordua. Edozein lazkaotarrek parte har dezake, binaka. Interesa dutenek apirilaren 18ra bitartean eman behar dute izena, udaletxean. Orain arte elkarteen artean izan ohi zen lehiaketa.
Lazkaoko EAJ alderdiak telefoniari buruzko ikastaro laburra antolatu du. Bi ordukoa izango da, apirilaren 16ko astean. Ingeniari elektroniko batek sakelako telefonoak eta tabletak, sistema eragileak, konexio motak, aplikazioak eta sektoreko hainbat zer...
Ordiziako Herri Antzokian asteazkenero eskaintzen duen zinema alternatiboaren barruan, Popieluszko filma ikusi ahal izango da gaur, 20:30ean. Elkartasuna (Solidarnosc) izeneko mugimenduaren lider izandako Jerzy Popieluszko apaizaren bizitza dago filma...
GoiBerri aldizkariaren zortzigarren alean, martxoaren 29ko greba orokorra da gai nagusia, baina ez bakarra. Berria taldeak abiarazi duen diru bilketa kanpaina eta Lazkaoko I. Gazte Eguna ere hizpide ditu ale honek. Iñigo Igartzaren, Eneritz Gorrotxat...
Hilaren azkeneko egunean, martxoaren 31n, Argi Berri XV. bertso sariketa jokatuko da, izen bereko elkartean. Saioaren aurretik, ordea, afaria izango da, eta antolatzaileek gogoratu dute afarirako txartelak salgai daudela oraindik Herrikoa tabernan eta Buztuntza auzoko Kiko Enea tabernan, 25 euroan. Afaltzera joaten ez direnak, hala ere, saioa entzutera joan daitezke. Argi Berri bertso sariketa apirilaren 14an Gabirian jokatuko den Osinalde sariketarako baliagarria da, eta Ordizian kantuan ariko diren sei bertsolaritatik bi sailkatuko dira Osinaldeko finalerako. Manex Mantxola (Urretxu), Amaia Iturriotz (Zumarraga), Josu Sanjurjo (Lesaka), Endika Igartzabal (Gabiria), Maindi Murua (Azkaine) eta Imanol Uria (Algorta) ariko dira Ordizian kantuan. Joan den ostiralean Idiazabalgo Elizalde elkartean jokatu zen sariketan, Maddi Ane Txoperena (Hendaia) eta Peio Ormazabal (Arrigorriaga) izan ziren onenak, eta beraz, finalerako sailkatu zirenak. Bigarren kanporaketa Aztirian jokatuko da, datorren larunbatean.
Ordizia gero eta gertuagoa dago 10.000 biztanle edukitzetik – 9.836– eta horietatik 1.341 (%13,6) Europar Batasunetik eta munduko beste zenbait lurraldetatik etorritako biztanleak dira. Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun sailak Udal Harrera Sarea, eta Migrazio eta Aniztasun Diagnostikoa aurkeztuko du gaur arratsaldean, helburu argi bat hartuta: jatorri ezberdineko herritarren arteko bizikidetza sustatzea. Gaurko aurkezpenaren inguruko erreportaje zabala kaleratuko du bihar Goierriko Hitzak papereko edizioan.
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak bitxigintza ikastaroa antolatu du. Izena emateko epea, berriz, etzi zabalduko du, eta hilaren 30era arte egongo da horretarako aukera, AEK-k Beasainen (943 88 93 40 eta beasain@aek.org) eta Ordizian (943 88 91 74 eta ordizia@aek.org) dituen egoitzetara deituta edo mezu elektroniko bat bidalita. Matrikula sei euro da. Ikastaroa Larraitz Sukiak emango du, eta AEKren Ordiziako euskaltegian izango da. Lau ordu iraungo du, eta bi egunetan izango da: apirilaren 16an eta 23an, 09:30etik 11:30era.
Adimen emozionalaren inguruko ikastaroak eskaintzen ditu zumarragarrak; egungo gizartearen eredua arrazionalista dela dio, baina giltzarria emozioen eta arrazoiaren arteko akordioa...
Datorren apirilaren 10ean bukatuko da 2012ko Ibilgailuen Zerga borondatezko epean ordaintzeko azken eguna. Helbideratutako ordainagiriak egun horretan kobratuko ditu udalak, eta kontua helbideratuta ez duten herritarrek herriko edozein aurrezki kutxa e...
Ostegunean, hilak 22, Koldo Intxausti apaizak Fedea berpizkundean hitzaldia emango du, Urtegi elkarteak antolatuta. Hitzaldia 19:00etan izango da, Seroretxean.
Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak hitzaldia emango du bihar, Beasainen. Prentsaren krisiaz, euskal prentsaren egoeraz eta etorkizunaz, eta Zure ziztada behar dugu kanpainaz hitz egingo du. Saioa Beasaingo udaletxeko batzar aretoan izango ...
Udal liburutegiak antolatuta, Eñaut Gorbea ipuin kontalariak Aldrebeskeriak eta beste kontu batzuk saioa egingo du astelehenean, hilak 26, 17:30ean.
Igande honetan, ‘Alvin y las ardillas’ umeentzako filma eskainiko dute Usurbe antzokian, 17:00etan.
Goierriko 24. Bola Txapelketaren barruko jardunaldia Olaberriko bolatokian jokatuko da, larunbatean. Seigarren saioa da, zirkuituko azken aurrena. Orain artean bost tiraldi izan dira (Gabirian, Idiazabalen, Seguran, Zerain eta Legazpin), eta txapelketa...
Gipuzkoako Familia Hartzaileen Beroa elkarteak antolatuta, familia harreraren inguruko hitzaldia izango da bihar Legazpin. Familia hartzailek: hazi, hezi, bizi izenburupean egingo dute hitzaldia. Gipuzkoako Foru Aldundiak babesgabeko egoeran dauden adi...