Besaide mendira egingo dute irteera lazkaotarrek
Amalurrek eta ikastolak igande honetarako Kanpazar-Beasaide (564m)-Aramaio mendi buelta antolatu dute. Arrasateko Meatzerreka auzotik abiatu, Udala auzotik Besaidera igo, eta Arabako herri horretan bukatuko da txangoa, hiru ordu eta erdi ingurukoa. Iga...
Amalurrek eta ikastolak igande honetarako Kanpazar-Beasaide (564m)-Aramaio mendi buelta antolatu dute. Arrasateko Meatzerreka auzotik abiatu, Udala auzotik Besaidera igo, eta Arabako herri horretan bukatuko da txangoa, hiru ordu eta erdi ingurukoa. Igandean 08:30ean irtengo dira, Itzala tabernaren paretik, autobusean (haurrek 2 euro, helduek 5). Izena telefonoz hots eginda eman behar da (630 10 84 55, Solis; 657 72 21 31, Ttantton).