25 urte betetzen ditu aurten Zegama, Zerain, Segura eta Mutiloako biztanleei musika formazioa ematen dien Tobera musika-eskolak. Larunbaten ospatuko dute urteurren hau. Seguran, arratsaldeko 18:00etan 40 trikitilari eta pandero-jolek kalejira egingo du...
Ekainaren 3an Trapagaranen Bizkaiko ikastolen alde ospatuko den Ibilaldia jaialdira joateko autobusa antolatu du Ordiziako Hitzaro Euskara Elkarteak. Txartelak 10 euroan daude salgai, eta maiatzaren 29a baino lehen erosi behar dira Hitzaroren bulegoan ...
Beasainek igoera faseko aurreneko partida jokatuko du igandean, Levante B taldearen kontra. Partida 18:00etan izango da, Loinatz zelaian. Kanporaketak duen garrantzia ikusita, eta partida herriko jaietan jokatuko dela kontuan hartuta, klubak taldea ani...
Hasi dira nobedadeak Ampo Ordizia errugbi taldean. Lehena, behintzat, datorren denboraldian taldean jarraituko ez duten bi jokalariren berri ematea izan da. Klubean lau urtean egon den Tom Parker eta iaz etorritako Kesomi Lolotonga ez dira ariko datorren denboraldian Ordiziako taldean. Klubak eskerrak eman nahi dizkie bi jokalariei urteotan egin duten lanarengatik. Parkerrek Espainiako nazionalitatea ere badu, eta une honetan Espainiako selekzioarekin kontzentratuta dago Moskun Errusiaren aurka jokatzeko datorren larunbatean, hilak 19. Bestaldea, Ampo Ordiziako hamar jokalari deitu ditu euskal selekzioak Espainiako autonomien arteko txapelketan aritzeko. Joanes Aierbe, Axier Alvarez de Eulate, Xabier Lerma, Imanol Iruarriz, Iñaki Suso, Julen Goia, Iñaki Puyadena, Aitzol Idiakez, Asier Korta eta Iker Elorza dira deitutakoak. Hilaren 19an, 23an, 29an eta 31n, eta ekainaren 5ean eta 7an lan saioak egingo dituzte, eta lehen partida ekainaren 2an jokatuko dute Altamiran Kataluniaren aurka. Hurrengo partida Madrilen jokatuko dute, ekainaren 9an.
Bear pintura tailerrean egindako lanekin erakusketa jarriko dute, ekainaren 22tik uztailaren 1era, Usurbe antzokiko erakusketa aretoan.
[Zegama-Aizkorriko elkarrizketak] Elena Calvillok bosgarren urtea izango du aurten Zegama-Aizkorri mendi maratoiean. Lehen urtean, lasterketari “kateatuta” geratu zen. Errepideko lasterketetan ere parte hartu ohi du, baina dioenez, geroz eta argiago du aukeran emanda mendiaren alde egingo lukeela. Zenbatgarren urtea dezu Zegama-Aizkorrin? Bosgarrena. Korrika egiten hasi nintzen. Mendia oso gustoko dut eta dortsala lortzeko aukera izan nuen Juanito Rubiori esker. Lehen maratoia egiteko animoso nengoen, eta are gehiago Zegaman izanda. Oso ondo joan zen. Presiorik gabe egin nuen korrika, lehen aldia nuen, eta sentsazioen arabera joan nintzen aurrerantz. Oso gustura bukatu nuen, pozik. Baita nekatuta ere, oso lasterketa gogorra delako, baina aldi berean, presiorik gabe joanda, gozatuz joan nintzen. Senarrarekin egin nuen eta lasterketari erabat kateatuta gelditu nintzen. Orain, desberdina al da? Denborarekin neurria hartzen zoaz. Gerora, lehiaketen munduan gehiago sartu nintzen. Lehenengo urtean, nola zihoan ikustera joan nintzen eta lehian sartzean, zure buruarekiko exijentzia maila ere handiagoa da, eta agian, pixka bat gehiago sufritzen duzu. Hala ere, oso gustura amaitzen duzu. Nire helburua, nire denbora hobetzea da. Urteak aurrera doaz eta hor ibiltzea lortzen badut… 5 ordu eta 27 minutuko denbora da nire marka, eta hori hobetzea gustatuko litzaidake. Mendiko lasterketak ala errepidekoak dituzu nahiago? Hasieran zalantza gehiago nituen, baina [...]
Dantza baten bidez batuta irudikatuko dute, ekainaren 9an, 18:00etan, erabakitzeko eskubidearen aldeko herritarren jarrera Lazkaon, Nazioen Munduaren Gure esku dago jaialdiaren barruan. Flashmob motako grabaketa egingo dute, Pirritx, Porrotx eta Marimo...
Diru sarrera txikia duten herritarrek herriko zergak eta tasak estaltzeko laguntza emango du Lazkaoko Udalak. Etxeko ur, estolderia eta zabor tasengatik ordaindutakoa berreskuratu ahalko dute zergadun horiek, ordenantzako baldintzak betez gero. Laguntz...
Bihar, hilak 18, Museoaren Nazioarteko Eguna da, eta hori dela eta, Ordiziako D’elikatuz zentroak eta Idiazabalgo Gaztaren museoak bono bateratu bat prestatu dute astebururako (hilak 19 eta 20). Horietako zentro bat bisitatuz gero, beste zentrora...
Igandean egingo dute Iñaki Beitia zenaren omenezko XVI. mendi martxan Urretxun eta Zumarragan
PSE-EEren Ordiziako exekutiba prentsaren aurrera atera da gaur aurreko astean EAJk eta Bilduk eman zituzten agerraldiei erantzuteko. Udal langileen balorazioaren aplikazioaren inguruan, PSE-EEk adierazi du jeltzaleek izan duten ardurari izkin egin nahi diotela, eta Bilduri, berriz, erantzun dio “gezurrik ez” esateko, PSE-EEk udalean parte hartzen jarraituko duela gaineratzearekin bat. Javier Lopez eta Jose Antonio Rebollo exekutibakideekin batera egin ditu adierazpenok Iñaki Dubreuil zinegotzi sozialistak. Lehenik eta behin, udal aurrekontuari ezezkoa emateko erabilitako argudioak mahai gainean jarri ditu berriz ere PSE-EEk. EAJk kritika egin zion aurreko astean Bilduk onartutako aurrekontuari, eta Bilduk erantzun egin zien jeltzaleei. Dubreuilek esan du horregatik eman nahi duela bere argudioen berri. Haren esanetan, udal aurrekontuari ezezkoa emateko hainbat argudio dauzka, bere egunean osoko bilkuran azaldutako berberak: ez dagoelako ados tasa eta zergen igoerarekin; ez dizkietelako kontuan hartu bere ekarpenak; atez ateko hondakin bilketa sistemari buruz sentsibilizatzeko diru partida bat dagoelako; krisiari aurre egiteko planik ez dagoelako; eta ikuspuntu “nazionalistarekin” egindako aurrekontua izan zelako. EAJri, langileen balorazioaz EAJk udal langileen balorazioaren aplikazioaz esandakoarekin “harrituta” dago PSE-EE. “EAJ alderdi serioa zela uste genuen orain arte, eta bide okerretik doala ikusita harrituta gaude. Ez da egia funtzionarioen soldatak %8,7 igo direnik. Edo hanka sartu dute, edo gaizki azaldu dituzte [...]
Etzi arratsaldean hasiko dira Zumarragako goiko auzuneko festak, igandera arte iraungo dute
Arrano Beltza herri kirol taldeak eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak, bi saio antolatu dituzte Loinatz jaien barruan. Aurrenekoa, igande honetan izango da. Bigarren mailako 8 aizkolari ariko dira lehian, tartean lau goierritar: Xabier Dorronsoro, J...
Gaintzako Udalak 396.548 euroko aurrekontua onartu du 2012ko ekitaldirako. Martxoaren 19ko udalbatzarrean eman zioten udalkideek oniritzia diru-kontuen txostenari, eta jendaurrean egon den denboran helegiterik jaso ez duenez, behin betiko onartuta geratu da. Aurreko ostegunean argitaratu zuen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak iragarkia. Inbertsioetarako 192.225 euro bideratuko ditu. Lan handiena udaletxe berriaren eraikina bukatzea eta hornitzea izango da. Sailka, hauexek dira diru kontuaren xehetasunak, atalez atal: SARRERAK Zuzeneko zergak: 18.813 euro Zeharkako zergak: 9.000 Tasak eta bestelako sarrerak: 17.742 Transferentzia arruntak: 159.225,88 Ondare sarrerak: 86,06 Kapital transferentziak: 191.681,70 Guztira: 396.548,64 GASTUAK Pertsonala: 98.495,97 euro Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 55.168,99 Finantza gastuak: 1.400 Transferentzia arruntak: 23.996,90 Inbertsio errealak: 192.224,93 Finantza pasiboak: 25.261,85 Guztira: 396.548,64
Beti Gazte jubilatu elkarteak egunpasa antolatu du astearterako, Lizarrara (Nafarroa). Hamaiketakoa egin, eta boilurraren edo trufaren interpretazio gunea ikusiko dute, baita Lizarrako monumentuak ere. Iratxe hotelean bazkaldu, eta dantzaldia izango du...
Lazkaoko Udalbatzak ezohiko batzarra du gaur, 19:30ean, bi gairekin. Iturgaitzagako urbanizazio proiektuan, lehen fasea egiteko kontratazio txostena onartuko dute. Txindoki gerontologikoa dagoen lur saila Gipuzkoako aldundiari ematea ere erabakiko dute.