Hitzaren urteurrenean zozkatutako tabletak badu irabazlea
Goierriko Hitzaren 10. urteurrena ospatzeko ekitaldian, tablet baten zozketa egin zen. Leire Dorronsoro ordiziarrari egokitu zitzaion saria, eta dagoeneko jaso du, Urdanet dendaren eskutik. Tabletaz gain, beste hainbat sari ere banatu ziren afarian bertan; tartean, Artzai Gazta jatorri izendapeneko 2 gazta, Ugalde ardoak dendak emandako 3 ardo botila eta Goierriko Hitzaren 2 material sorta.
Bestalde, hauek dira urteurrenaren harira Harpidedunen Txokoan egindako zozketako saridunak:
- Arzak jatetxean otordua: Aitor Zubeldia Sarasola (Lazkao)
- Maddiola nekazalturismoan egonaldia: Edurne Arakistain Jauregi (Legorreta)
- Urdanet dendaren Tableta: Jose Inazio Urdangarin Olano (Ordizia)
- Ugalde edarien hiru ardo botilako sorta: Larrea-Olaberria sendia (Zegama)