Mineralogia eta Paleontologia Astea egiten ari dira Urretxun. Erakusketak, tailerrak eta azoka daude aukeran; hori guztia Urrelur museoaren gerizpean.
PSE-EE alderdiak 2015eko udal haueskundeetan Mikel Serrano aurkeztuko du Zumarragako alkategai gisa. Gaur egin dute hautagaitzaren aurkezpena Zumarragako sozialisten egoitzan. Iñaki Arriola Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak Serrano Zumarragarentzat “aukera onena” dela esan du, “herria kudeatzeko gaitasuna dauka, umila da eta herria aurrera ateratzeko ilusioa dauka”.
Mutiloako plazan 1950. urtean ateratako argazkia da Ander Iurritak jasotakoa. Mariaren Alabak kongregazioko emakumezkoak dira bostak, herriko bandera eskuan dutela. Ezkerretik eskuinera, Esperantza Egaña (maistra), Felisa Telleria (Buztindegi baserrikoa), Bittori Telleria (Etxezurikoa), Teresa Mendizabal (Urbizuaranzaharrekoa) eta Pakita Alustiza (Iparragirrekoa) ageri dira.
Arratsaldeko 17:00etan hasiko da partida Faduran (Getxo)
Urretxuko Udalak ere, gainontzeko herri gehienek bezala, zergak eta tasak izoztu ditu. Azken urtebetean kontsumo prezioen indizeak (KPI) behera egin du eta toki gehienetan zergak eta tasak bere horretan mantentzea
The post Urretxuko Udalak zergak eta tasak izoztu ditu appeared first on Otamotz.
Hainbat hobari ere onartu ditu udalbatzak, "behar gehien duten herritarrak" aintzat hartuta
Zeraingo meategi barrutitik gora joanda dago Oa mendia. Gain ederra da, Aizkorriko mendizerraren erpin batean. Harri lekua izanik —Harripilata ere deitzen zaio—, harrobi eta hargintza lanak garrantzi handia izan zuten, antzina, eremu horretan. Oako harri mota oso estimatua eta erabilia izan zen eraikuntzan. Historiaurretik, esan beharko da; tumulu edo harrespila bat ere badago eta. Josetxo Zufiaurre Goia etnografoak ikusiak ditu hango hargintza aztarnak. «Harri klase bat dago, hareharria, gorrixka. Baina marmolaren antzeko beta bat dauka, ilunagoa. Oso ona da lantzeko, eta polita gelditzen da. Zeraingo elizaren kanpandorrea hango harriarekin eginda dago, eta inguruko herri batzuetakoa ere bai», azaldu du Josetxo Zufiaurrek. Harria egonik, baina, harginak ateratzeko paraje ezin hobea ere izan zen Zerain. Aizpeko auzoko baserri ugarietatik mutil gazte asko joan zen lanbidea ikastera. «Ingurua dena baserriz beteta dago. Han lanean aritzen ziren harginak baserri horietan egongo ziren, apopilo-edo, bat baino gehiago». Haiei segika, eta «familia luzeak» zirenez, neguan batik bat lana gutxitutakoan mutil gazteak Oamendira igotzen ziren, hargintzan ikastera. Bi osagai horiek batuta, Zerainek ospea hartu zuen eraikuntza munduan. «Batetik, harri hori polita zelako; eta, bestetik, hargintzan ikasitako asko zeudelako», dio Zufiaurrek. Harginak esportatu Herrietan elizak berritzeko urrezko aroa XVI. eta XVII. mendeak izan ziren, dirua bazegoelako. Ordura [...]
Haurra zenetik egiten du dantza Ibai Jimenezek (Zaldibia, 1997). Herrian hasi zen, eta orain Ibarrako Allur taldearekin ari da. Dena den, ez du herriko taldea utzi eta haurrei irakasten ere badihardu. Dantzan igarotzen ditu, hortaz, eskolaz kanpoko ordu gehienak. Euskal Herriko Dantza Txapelketan parte hartu du aurten, lehen aldiz. Noiztik duzu dantzarako afizioa? Txiki txikitatik. Gurasoek esaten didate musika entzun orduko hasten nintzela dantzan. Eta nork bultzatu zintuzten txapelketan parte hartzera? Allur taldeko zuzendariak animatu gintuen, txapelketek nola funtzionatzen duten ikasteko. Berak prestatu zigun koreografia, eta Iratxe Lizarburu ibartarrarekin batera, urte hasieratik ibili gara txapelketetan. Oinarrizko pausoekin hasi, eta koreografia osatzen joan gara Euskal Herriko Txapelketarako. Nolako esperientzia izan da? Oso ona. Bagenekien ez genuela irabaziko, oso maila altuko dantzariek parte hartzen dutelako, baina egindakoarekin oso gustora gaude. Jantzien saria irabazi duzue… Sari banaketaren orduan besteen jantziei begira ari nintzen, nori emango zioten asmatu nahiean, eta, azkenean, guri. Ez nuen inondik espero. Ramon Garciak diseinatu zizkigun arropak, eta, egia esan, niri ez zitzaidan nire jantzia asko gustatzen. Eskolak ere ematen dituzu, ezta? Duela bi urte hasi nintzen Zaldibiako haurrei dantzan irakasten. 5 eta 6 urteko haurrekin aritzen naiz, eta gozamena da. Nola ikusten duzu harrobia? Herrian afizioa ikusten da eta [...]
Joxe Bernardo (Zaldibia, 1939) Zaldibiako familiak liburuaren egileetako bat da. Liburuko pasadizo bat. Familia batek txerria hil zuen eta teilatuan ezkutatu zuen. Guardia zibilak miaketa egitera joan ziren eta ez zuten aurkitu. Zaletasun bat. Asko izan ditut. Film bat. 70eko hamarkadan herriko aretoan Amalur bota genuela gogoratzen dut. Liburu bat. Ikasketak gazteleraz egin nituenez, gaztelerazkoak errazago irakurtzen ditut. Musika talde bat. Gure garaiko euskal taldeak. Abesti bat. Ezin dut bakar bat esan. Janari bat. Denetik jaten dut. Edari bat. Ura edatea kosta egiten zait eta limoia edo ardo pixka bat bota beharra diot. Oporretarako leku bat. 70eko hamarkada hasieran, R8a hartu eta bi umeekin Veneziara joan ginela gogoratzen dut. Emazteari Montecarloko kasinoa erakutsi nahi nion, baina haurrak ezin ziren sartu. Atezainarekin utzi genituen. Amets bat. Liburua bukatzea. 80 bat etxetatik pasa naiz eta beste horrenbeste gelditzen zaizkit. Gorroto duzuna. Ez dut ezer gorroto. Goierriko txoko bat. Zaldibia. Herriko alkate bazina… Donostian bizi naiz eta ez dut hemengo arazoen berri. Zaldibian biziko ez bazina… Donostian.
Atzo arratsaldean Gure Esku Dago ekimenak bideoklipa grabatu zuen Gernikako Arbola plazan kataluniarrei babesa eta elkartasuna adierazteko. Mosaikoa egin zuten eta musika ere egon zen. Azaroaren 8an Gure Esku Dagok mosaiko erraldoia egingo du Donostiako Zurriola hondartzan.
Azaroan zehar garatuko duten egitarau bete-betea prestatu dute