Ordiziako alkatetzarako PSEren hautagai izango da Iñaki Dubreuil
2015eko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetara begira, Iñaki Dubreuil aurkeztu du PSEk Ordiziako alkatetzarako hautagai. Urteak daramatza Dubreuilek zinegotzi lanetan eta «herritarrekin duen konpromisoa berritzera» datorrela dio.«Erronka zail...
«Erronka zailei ilusioz aurre egiteko moduan» izango direla ziurtatu zuen alkategaiak atzo Barrenan egindako aurkezpen ekitaldian: «Garai zailak dira eta etorkizunak ez dakar ezer onik. Umiltasunez, gure akatsak eta ardura onartu ditugu. Zuzentzeko prest gaude eta gainditzeko erabakia dugu». Aurrerago, datozen hilabeteetan, aurkeztuko dute hautagaitza zerrenda osoa eta aurkeztuko dute programa.
Denis Itxaso alboan izan zuen Dubreuilek babesa erakutsiz.