Aralar eta Aizkorri, trail sarean
Gipuzkoako Foru Aldundiak kontratu bat sinatu berri du Aizkorrin eta Aralarren trail estazio bat jartzeko. Zegaman eta Abaltzisketan jarri nahi dituzte harrera puntuak maialen igartuaMendian korrika egiteko prestatuta dauden eremuak dira Trail estazioa...
Gipuzkoako Foru Aldundiak kontratu bat sinatu berri du Aizkorrin eta Aralarren trail estazio bat jartzeko. Zegaman eta Abaltzisketan jarri nahi dituzte harrera puntuak maialen igartua
Mendian korrika egiteko prestatuta dauden eremuak dira Trail estazioak. Eremu horietan hainbat ibilbide izaten dira, nazioartean homologatutako seinaleekin. Gipuzkoako Foru Aldundiak hiru urteko kontratu bat sinatu berri du Stations de Trail sarearekin, Aizkorriko eta Aralarko parke naturaletan halako trail estazio bat jartzeko.Stations de Trail sarea erreferentea da mendiko korrikalarien artean. Hala, proiektuak kirolzale ugari erakarriko dituen ustea du aldundiak. «Helburua da naturari lotutako aisialdi jarduerak bultzatzea, eta, zehazki, Gipuzkoako barnealdeko turismoa laguntzea», azaldu dute. Aldundiak 35.000 euro jarriko ditu trail estazioa martxan jartzeko, eta, guztira, hamasei ibilbide prestatuko dituzte, zailtasun ezberdinetakoak. Harrera puntuak, berriz, Zegaman eta Albatzisketan jarriko dituzte.