Beasaingo EH Bildu 2015eko hauteskundeak prestatzen ari da
Datozen urteko hauteskundeetarako (H)ari Gara egitasmoa hasi dute. Inskestak egingo dituzte herritarren iritzia jasotzeko eta hiru urte hauetako balantzea egitekoBeasaingo EH Bildu osatzen duten hainbat ordezkarik 2015 urteko hauteskundeetarako prozesu...
Datozen urteko hauteskundeetarako (H)ari Gara egitasmoa hasi dute. Inskestak egingo dituzte herritarren iritzia jasotzeko eta hiru urte hauetako balantzea egiteko
Beasaingo EH Bildu osatzen duten hainbat ordezkarik 2015 urteko hauteskundeetarako prozesua martxan dutela azaldu dute. Beasaingo EH Bildu ordezkatuz, Marimar Zelaia, Koldo Agirre, Naia Duarte eta Unai Goikoetxeak (H)ari Gara egitasmoa aurkeztu dute, eta Beasain «aldaketaren bidean» jarri dutela azaldu.Aldaketarako bidean «aldaketa politiko eta sozialekiko konpromiso irmoa» dutela azaldu dute, eta bide hau «hasi besterik ez» dela egin azaldu dute.
Hiru urte hauetan «oinarrian berdintasuna, parte hartzea, zerbitzu publikoak eta gardentasuna bezalako gaiak landu» dituzte la azaldu dute, eta Igartza multzoaren edo Usurbe antzokiaren kudeaketa eta auzoetan egindako partehartze prozesuak horren adierazgarri direla ere gaineratu dute.
Inkestak
Beasaingo egoeraren inguruko atala, udal-funtzionamenduaren ezagutzaren ingurukoa eta udal-kudeaketaren inguruko atalak dituen inkesta bat kaleratuko dute horretarako. Atzo hasi eta datozen asteetan mahaiak jarriko dituzte kalean. Inkestak bete eta Arrano tabernara edo Alkartetxera eraman beharko dira. Horrez gain, inkesta beasain.ehbildu.eus webgunean, sare sozialetan eta email bidez ere eskuratu daiteke.